XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Marxismoak eta bere jainko-eztasunak duten loturaren hauzia ezarri ohi da.

Jainkoaren ukamena marxismoaren sistemaren zati baztertu ezinezkoa al da, ala sistima osotu ondoren erantsitzen zaion tesi bat?.

Eta sistimaren barnekoa bada, nola lotzen zaio sistimari?.

Ze inportantzi du bere barnean?.

Azalekoa da ala bere muin-muinekoa?.

Marcel Reding'en arabera, marxismoaren dialektikak ez du beraz ateo izan beharrik.

Bainan, ikusi dugunez Marx'en antropologiak, eta kondairaren filosofiak, eta zientziazko analisiak, eta guzi horien prosupostoak, Jainko-eza eskatzen zuten.

Ta eskatu bakarrik ez; frogatu ere bai.

Jainko ta gizonaren arteko etsaigoak Jainkoa ukatzea esijitzen du.

Eta erlijioa giza-hazieraren eragozpen dela kondairan zehar ikusteak, Jainko-eza hori frogatzen.

Marx ateo izan zen, txikitandik gainera; bainan, baita ere Reding'en kontra afirmatu dezakedala uste dut ateismoa bere sistimaren erraietan aurkitzen da.

Afirmazio bat, ordea, era askotan egon liteke sistima baten barnean: sistima osoaren zimendu ta iturburu bezala, edo printzipio nagusi horiekin lotuta dagoen egia bat bezala.

Girardik hiru eratan egia bat sistima baten esentziazko zati izan ditekeala uste du: a) esangura hertsian: beste guziak kondizionatu ta sortzen dituzten egiak; b) esangura zabalean: munduaren ikuskerari signifikantza orokor bat ematen diotenak, nahiz fundamentalak, nahiz eratorriak, fundamentalekin loturik daudenak alegia izan; c) esangura zabalagoan oraindio: sistemakin beharrezko hartu-emanean daudenak (4) Ibid. 154 or..